martes, 11 de octubre de 2016

NOAH

                                                 KATUA
Katua haragijale txiki, normalki iletsua eta etxekoa da. Felidae familian sailkatzen da.

Egoera basatian, katua oso lagunkoia da eta koloniak ezartzen ditu. Animalia ehiztaria da eta arrek euren lurraldea txiza eginez markatzen dute.

Estresaren antzeko gaixotasun psikologikoak jasaten dituzte. Pertsona estresatu bat bezala, portaera neurotikoa edukitzeko joera du.

Katu emeak, gainera, hainbat arrekin kopulatzen du, horregatik umealdi batek aita desberdinak eduki dezake . Kopula amaitu eta gero, emeak bere burua garbitzen du eta oso gogor desatsegina jartzen da garbiketa amaitu arte, gero berriro dago prest beste bat hasteko.

1-10 kume artean izan ahal ditu. Fédération Internationale Felinek esaten duen bezala, katakumeek gutxienez 30 egun eman behar dituzte amarekin.


Gomendagarria da katakumea bere amarengandik banatzea 42 egun pasa eta gero, lehenago egiten badugu katakumeek ez dituzte hartzen behar dituzten elikagaiak.